Penedèseko ardoa

Penedèseko jatorrizko izendapenaren hedapena.

Penedèseko ardoa Kataluniako jatorrizko izendapena duen ardo mota da, tradiziorik luzeena eta ekoizpenik handiena dauzkana. Alt eta Baix Penedèseko eskualdeak ekoizlerik handienak dira, beste zonalde batzuetan ere egiten duten arren.

Eskualde osoak 27.542 hektareako azalera dauka eta hiriburua Vilafranca del Penedès da. Gaur egun 5.800 ardogile eta 152 upategi daude, eta urteko ekoizpena 1.500.000 hektolitrorena da.

Zurien motak

Macabeu, xarel·lo, parellada, chardonnay eta subirat parent.

Beltzen motak

Garnatxa, monastrell, ull de llebre, cabernet sauvignon, merlot eta samsó.

Kanpo estekak

  • (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)Penedèseko Jatorrizko Izendapenaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2841161
  • Commonscat Multimedia: Penedès (DO) / Q2841161

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX528384
  • Wd Datuak: Q2841161
  • Commonscat Multimedia: Penedès (DO) / Q2841161