Pultsometro

Pultsometroa (Polar), zinta eta erlojua

Pultsometroa, taupada neurgailua edo bihotz erritmoaren neurgailua pertsona baten bihotz taupaden maiztasuna denbora errealean neurtzeko gailu elektronikoa da. Pultsometroa ahalegin fisikoa momentuan neurtzeko erabili daiteke, eta beraz gailu hauek erabiltzea kirol jarduerari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko baliagarriak dira.

Historia

Lehenengo pulsometroak bularrari atxikitako kableak behar zituzten. Polar enpresa finlandiarrak izan zen kablerik gabeko lehenengo pultsometroak sortu zituenak 1977an, Seppo Säynäjäkangas-ek asmatuak, finlandiar eski taldeko entrenamendurako laguntza gisa.

Funtzionamendua

Gailurik ohikoenak bi partez osatuak daude: bularraren inguruan jartzen den zinta igorlea alde batetik eta eskumuturrean jartzen den erloju hartzailea bestetik. Bularreko zintak elektrodoak ditu larruazalarekin kontaktuan bihotz-taupadak detektatzeko. Badira ere erloju tankerako taupada neurgailuak, beste ezeren beharrik ez dutenak.

Ikus, gainera

  • Elektrokardiograma
  • Pultsu

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q925303
  • Commonscat Multimedia: Heart rate monitors / Q925303

  • Wd Datuak: Q925303
  • Commonscat Multimedia: Heart rate monitors / Q925303