Puntuazio marka

Puntuazio marka edo puntuazio ikurra Mendebaldean idazketa ulergarria egiteko erabiltzen den tresna da. Gehienetan, geldiuneak adierazteko erabiltzen dira.

Idazketa eraikuntza linealeko komunikazio era bat da: guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenan jartzeko beharra dago.

Puntuazio marken egiturak testuari idazketa eta ulermena errazten diote. Honako helburuak dituzte:

  • Testua egituratzea.
  • Perpaus eta paragrafoak mugatzea.
  • Ideia nagusiak indartzea.
  • Bigarren mailako ideiak ordenatzea.
  • Anbiguotasunak kentzea.

Ohiko puntuazio markak

Mendebaldeko idazkeretan, baita euskaraz ere[1], honako puntuazio zeinuak erabiltzen dira, besteak beste:

  • Puntua (.)
  • Koma edo kakotxa (,)
  • Bi puntu (:)
  • Hiru puntu edo etenpuntuak (...)
  • Puntu eta koma (;)
  • Galdera ikurra (?)
  • Harridura ikurra (!)
  • Komatxoak edo aipu markak (")
  • Marra (–)
  • Parentesiak, kortxeteak eta bestelakoak ({[()]})

Erreferentziak

  1. «Sarrera - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10617810
  • Commonscat Multimedia: Punctuation / Q10617810

  • Identifikadoreak
  • GND: 4079477-5
  • LCCN: sh85109107
  • AAT: 300195894
  • Wd Datuak: Q10617810
  • Commonscat Multimedia: Punctuation / Q10617810


Ikurrak

Puntuazio markak

' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma§ sekzio zeinua

Beste ikur batzuk

@ a bildua\ alderantzizko barra% ehuneko ikurra* izartxoa~ tileta# traola& et ikurra