Samrawit Fikru

Samrawit Fikru
Bizitza
JaiotzaAsella (en) Itzuli, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Etiopia
Hezkuntza
HeziketaQ117007958 Itzuli
HiLCoE College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, informatikaria eta software garatzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • 100 Emakume (BBC)  (2022)

Twitter: Samrif Instagram: joafw LinkedIn: samrawitfikru Edit the value on Wikidata

Samrawit Fikru (1990) informatikari etiopiar bat da, ekintzailea eta enpresaburua. Hybrid Design enpresaren sortzailea eta kudeatzailea da, softwarea garatzen duena. Herrialdean gehien erabiltzen den garraio partekaturako aplikazio bat sortu zuen, RIDE.[1]

Jatorria eta hezkuntza

Asellan jaio zen, Etiopian. MicroLink Information Technology College-ko software ingeniaritzako diploma eskuratu zuen 2004an. geroago, Konputazioaren Zientzia eta Teknologia Eskolako informatikako lizentziatura bat eskuratu zuen 2006an. Addis Abebara 17 urte zituela iritsi aurretik, ez zuen inoiz ordenagailurik ikusi eta erabili.[2]

Karrera

Fikruk 2014an sortu zuen Hybrid Design software garapeneko enpresa.[2] Urte berean, SMSetan oinarritutako garraio partekatutako RIDE zerbitzua ezarri zuen enpresak. Geroago, aplikazio mugikor gisa kaleratu zen, telefono deien laguntza zentro batekin, 2017ko uztailean.[3] RIDE aplikazioa bururatu zitzaion Fikruri lanean gauera arte gelditzen zenean taxi bat aurkitzeko izaten zituen zailtasunak ikusita. Berak eta beste askok taxi bat aurkitu nahian sentitzen zituzten segurtasun auziei ere aurre egiteko zerbitzu bat sortu nahi zuen, eta RIDE garatu zuen eten horiei aurre egiteko.[4]

2020tik aurrera, aplikazioak dozenaka mila erabiltzaile ditu, eta 50.000 bat deskarga izan ditu.[5] Aplikazioa garatzen duten langileen % 90 emakumeak dira.[6] Bere lanarekin beste emakume batzuei bidea zabaldu nahi liekeela azaldu zuen Fikruk: «Emakumeek bultzatutako negozioak gero eta gehiago dira; orain neska gazte gehiago behar ditugu finantzetan, beren sormen ideiak gauzatu daitezen».[7]

2022an, Sewasew sortu zuen Fikruk, Etiopiako musikarako streaming plataforma bat.[8]

Aitorpenak

  • Fikru mundu osoko 100 eraldatzaile teknologikoetakoen artean ipini zuen Rest of World erakundeak.[9][10]
  • Fikruk enpresaburu teknologiko gisa izandako arrakasta eta emakume gazteentzako inspirazioa aintzat hartu ziren, 2022an BBCren 100 emakumeren zerrendan sartzeko.[7]

Erreferentziak

  1. Theodora Aidoo. (2019-11-28). Samrawit Fikru, the tech genius behind Ethiopia’s version of Uber whose staff is 90 percent female. Face2Face Africa (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. a b (Ingelesez) «Ms. Samrawit Fikru» Telegraph (web.archive.org) 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  3. (Ingelesez) «RIDE by Hybrid Designs, Ethiopia’s version of Uber» Ethiopia Semonegna (web.archive.org) 2023-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  4. «Meet Samrawit Fikru, The Tech Genius Reforming Ethiopia’s Transport Sector» web.archive.org 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  5. (Ingelesez) Janet Moore. (2020-05-27). «Ethiopia: A New Hot Spot for Ethiopian Entrepreneurs. Distant Horizons» Distant Horizons (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  6. «Samrawit Fikru - Founder/CEO at RIDE - Rest of World» ROW100 (web.archive.org) 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  7. a b (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (www.archive.org).
  8. (Ingelesez) Team Shega. (2022-11-24). «Teddy Afro Joins Samrawit Fikru’s Streaming Platform Sewasew» Shega (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  9. (Ingelesez) «RoW100: Global Tech’s Changemakers - Rest of World» web.archive.org 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  10. «Samrawit Fikru contributes to safer mobility with RIDE» WeAreTech.Africa 27 May 2022.

Ikus, gainera

  • Etiopia
  • Emakumeak informatikan

Kanpo estekak

  • @Samrif Samrawit Fikruren Twitter erabiltzailea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115650105
  • Wd Datuak: Q115650105


  • i
  • e
  • a
BBCren 100 emakumeak 2022an
Alla Pugatxova · Billie Eilish · Priyanka Chopra · Rita Moreno · Selma Blair · Ursula von der Leyen · Sofía Heinonen · Ainura Sagyn · Aleksandra Skotxilenko · Alice Pataxó · Asonele Kotu · Aye Nyein Thu · Ayesha Malik · Cecilia Flores · Chanel Contos · Cheng Yen · Dilek Gürsoy · Dima Aktaa · Efrat Tilma · Elnaz Rekabi · Erika Hilton · Erika Liriano · Esraa Warda · Eva Copa · Fatima Amiri · Geetanjali Shree · Gehad Hamdy · Geraldina Guerra Garcés · Gohar Eshghi · Hadizatou Mani · Heidi Crowter · Ibijoke Faborode · Ifeoma Ozoma · Iryna Kondratova · Jane Rebecca Rigby · Jebina Yasmin Islam · Joy Ezeilo · Judith Heumann · Judy Kihumba · Kadri Keung · Kimiko Hirata · Kisanet Tedros · Kristina Berdynskykh · Laura McAllister · Lina Abu Akleh · Maeen Al-Obaidi · María Fernanda Castro Maya · Marie Christina Kolo · Maryna Viazovska · Mia Mottley · Miky Lee · Milli · Monica Musonda · Monica Simpson · Moud Goba · Naja Lyberth · Nana Darkoa Sekyiamah · Naomi Long · Narges Mohammadi · Nathalie Becquart · Nazanin Zaghari-Ratcliffe · Nigar Marf · Niloufar Bayani · Olena Zelenska · Oleksandra Matviitxuk · Ona Carbonell · Ons Jabeur · Park Ji-hyun · Reema Juffali · Roya Piraei · Roza Salih · Salima Mukansanga · Sally Scales · Samrawit Fikru · Sandy Cabrera Arteaga · Sandya Eknelygoda · Sanjida Islam Choya · Sarah Chan · Sepideh Qolian · Simone Tebet · Sirisha Bandla · Sneha Jawale · Suvada Selimović · Taisia Bekbulatova · Tamana Zaryab Paryani · Tarana Burke · Velia Vidal · Velmariri Bambari · Victoria Baptiste · Wegahta Gebreyohannes Abera · Jana Zinkevytx · Julia Paievska · Julia Satxuk · Yulimar Rojas · Zahra Joya · Zahra Mohammadi · Zar Amir Ebrahimi · Zhou Xiaoxuan · Emakumeak euren ilea mozten · Layli
...
<< 2021 - 2023 >>