San Giovanni Fuorcivitas

San Giovanni Fuorcivitas
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPistoiako probintzia
Italiako udalerriPistoia
Koordenatuak43°55′55″N 10°54′59″E / 43.932011°N 10.91649°E / 43.932011; 10.91649
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJohn the Evangelist (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Pistoia (en) Itzuli
IzenaJoan
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia Francesco Crispi, 2

San Giovanni Fuorcivitas (izen osoz, San Giovanni Evangelista Fuorcivitas) eliza erromanikoa da Pistoian (Toskana, Italia). Fuorcivitas adjektiboak "hiritik kanpo" esanahia duen italiera eta latin nahastuan) kokapenari egiten dio erreferentzia, hiriko lehen harresi multzotik kanpo baitzegoen eraikina, Italian lombardiarren agintearen garaian sortu zenean.

Ezaugarriak

Jatorrizko lonbardiar eraikinaren aztarnarik ez da geratzen. Eliza aipatzen duen lehen dokumentua 1119koa da: Ildebrand apezpikuak eliza "ia hondarretan" zegoela deskribatu zuen. Egungo eraikina ziurrenik handik gutxira hasi zen. Eraikuntzak 14. mendera arte iraun zuen.

Itxura bereziko eliza da: errektangularra guztiz plantan, iparraldeko alde irekian du ate eta sarbidea, portale xumea beste askorekin konparazioan. Gainerako hormek kalexka estuetara ematen dute.

Barrualdea zenbait artelan nabarmentzen dira[1]:

  • Luca della Robbiaren "Bisitazio" bat zeramika beirazko zurian egina, 1445ean enkargatua Pistoiako Fioravanti familiak.
  • Nabearen erdian dagoen ur bedeinkatuaren pontea XII-XIII mendeetakoa da, Giovanni Pisanori izan daiteke ponteko urontzia bera, non Bertute kardinalak irudikatzen diren; eta hari eusten oinarria, Bertute teologalak irudikatzen dituzten kariatideez osatua, zeina Nicola Pisanoren ikasle bati egozten zaion.
  • Pulpitu ikusgarri bat, Guglielmo da Pisa eta Arnolfo di Cambio maisuen elkarlana izan daitekeena, 1270ean datatua.

Iruditegia

  • Kanpoaldea, detailean.
    Kanpoaldea, detailean.
  • Atea.
    Atea.
  • Lucca della Robbiaren 'Bisitazioa'.
    Lucca della Robbiaren 'Bisitazioa'.
  • Pulpitua.
    Pulpitua.
  • Pontea, bertuteen irudikapenarekin.
    Pontea, bertuteen irudikapenarekin.

Erreferentziak

  1. «Diocesi di Pistoia - Patrimonio artistico * Chiesa di San Giovanni Fuorcivitas» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1115774
  • Commonscat Multimedia: San Giovanni Fuorcivitas (Pistoia) / Q1115774

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 241212060
  • GND: 4564883-9
  • Wd Datuak: Q1115774
  • Commonscat Multimedia: San Giovanni Fuorcivitas (Pistoia) / Q1115774