Sapadun

Sapadun

Sapadun (frantsesez Germinal) errepublikar egutegiko zazpigarren hila da.

Gregoriotar egutegira ekarrita, martxoaren 21etik apirilaren 19ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Aries zeinuaren aldiarekin ia bat dator.

Jatorrian «saparen hartzitzen eta garatzetik dator, martxotik apirilera izaten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Saparen hartzitze eta garatze garai hori, ordea, Frantziako landa lurretan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q837279
  • Wd Datuak: Q837279



Egutegi errepublikanoa

Udazkena: Mahaxte • Lainote • Izozte
Negua: Elurkor • Eurikor • Haizekor
Udaberria: Sapadun • Lilidun • Belardun
Uda: Bihilis • Berolis • Frutilis