Siedlung

Hufeisensiedlung, Berlin
Weißenhofsiedlung, Stuttgart

Siedlung (alemanezko jendeztatze edo kolonia, pl. siedlungen) Alemanian batez ere XX. mendean eginiko bizitoki multzoak dira, hirigintza plan baten arabera antolatuak. Hiri-barreiatzearen lehen garaian sortuak, arkitekturak eta hirigintzak era bateratuan pentsatuta daude.

Weimarko Errepublika garaian garatutako babes ofizialeko langile-etxebizitzak ziren. Hof hiri-formarekin alderatuta, siedlungak dentsitate txikiagokoak dira, baita irekiagoak eta organikoagoak ere. Gehienak Mugimendu Modernoaren estiloan eraiki zituzten. Eskuarki, ganorazko espazio publikoa sortzeko asmoarekin antolatu zituzten.

Gaur egun, 1920ko eta 1930ko hamarkadako adibide batzuk babestuak daude. Gainera, Berlingo eraikin modernistak izenarekin Gizateriaren Ondare izendatu ditu Unescok.

Siedlung ezagunak

  • Römerstadt, Heimatsiedlung eta Siedlung Bornheimer Hang (Frankfurt): 1925-1934 - Ernst May ark.
  • Hufeisensiedlung (Berlin): 1925-1933 - Bruno Taut eta Martin Wagner ark.
  • Weißenhofsiedlung (Stuttgart): 1927 - Mies van der Rohe, Peter Behrens, Le Corbusier, Walter Gropius, Hans Scharoun, J. J. P. Oud eta beste arkitekto ugari.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2282602
  • Wd Datuak: Q2282602