Sohüta

Sohüta
 Zuberoa, Euskal Herria
Sohütako eliza


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala  Chéraute
AuzapezaMaite Letxauregi
(2020-2026)
Posta kodea64130
INSEE kodea64188
Herritarrasohütar
Ezizenajente herrestak, serora bühürtiak eta jente bankarrotak
Kokapena
Koordenatuak43°13′53″N 0°52′06″W / 43.2314°N 0.8683°W / 43.2314; -0.8683
Map
Azalera35,26 km2
Garaiera127 – 558 metro
Distantzia1 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria1.085 (2018:  −10)
Dentsitatea31,2 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,35
Ugalkortasuna[1]‰ 76,16
Ekonomia
Jarduera[1]% 68,99 (2011)
Desberdintasuna[1]% -2,07 (2011)
Langabezia[1]% 2,69 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 50,54 (2010)
Erabilera% 18,58 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.cheraute.fr/


Sohüta ([s̺ohyta]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. 2008an 1.161 biztanle izanik, Zuberoako bigarren udalerri populatuena da, Maule-Lextarreren ondoren.

Izena

Euskarazko izen zaharra Soroeta zen, hau da, «soroz beteriko lekua».

Frantsesezko Chéraute haren izenak[2] itxura hauek izan ditu:

  • Cheraltus (1224, Bartzelonako paperak[3]),
  • Xeraute (1383, Luntzen kontratuak[4]),
  • Xerauta (1496, Ohixen kontratuak[5]),
  • Sent-Barthelemi de Chéraute (1612, Oloroeko elizbarrutiaren paperak[6]).

Okzitanieraz Sherauta du izena.

Geografia

Ingurune naturala

Haranbeltzeko basoko (Sohütako basoa ere deitua) zati bat udalerriko lurretan dago.

Hidrografia

Udalerria honako errekek zeharkatua da:

  • Auzet (Oloroeko uhaitzaren ibaiadarra) eta haren ibaiadarrak.
  • Aiguette.
  • Askania, eta haren ibaiadar Gaillan.
  • Anbelseko erreka (Ibarleren ibaiadarra).

Etxeak eta auzoak

  • Zelhaia
  • Othegi
  • Hoki
  • Larrebürüa
  • Xuriketa
  • Latsordokia
  • Eztebe
  • Udola
  • Etxeberrigarai
  • Tontor
  • Capou
  • Mizpira
  • Auzo
  • Pataza
  • Gaztelua
  • Etxebarre
  • Tourounet
  • Iratzezabala
  • Eliza

Udalerri mugakideak

Sohütak mugakide ditu Mitikile-Larrori-Mendibile iparraldean; Mitikile-Larrori-Mendibile eta Ospitalepea, ipar-ekialdean; Barkoxe, ekialdean eta hego-ekialdean; Arrokiaga, hegoaldean; Maule-Lextarre, hego-mendebaldean; Bildoze-Onizepea, mendebaldean; eta Berrogaine-Larüntze, ipar-mendebaldean.

Berrogaine-Larüntze Mitikile-Larrori-Mendibile Mitikile-Larrori-Mendibile eta Ospitalepea
Bildoze-Onizepea Barkoxe
Mendebaldea
  Sohüta  
Ekialdea
Maule-Lextarre Arrokiaga Barkoxe

Historia

Sohüta Zuberoako bizkonderriaren meneko baroierria izan zen.[2]

Ekonomia

Udalerriko ekonomia laborantzan (abelazkuntza, belardiak) eta artisautzan (espartingintza) oinarrituta dago.

Demografia

XIX. mendearen lehen erdialdean 1.500 biztanle izatera iritsi bazen ere, ondoren 1.100 biztanleren inguruan kokatu zen populazioaren tamaina, eta neurri horretan izan da XXI. mendea arte.

Sohütako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Herriko etxea.
Agintaldia Alkatea Alderdia
1995-2001 Michel Béguerie
2001-2008 Pierre Dominique Aguer
2008-2010 Laurent Etxetto[7]
2010-2014 Christelle Mange[8]

Azpiegiturak

Hezkuntza

Sohütak ikastola bat eta lizeo bat, "Pays de la Soule"[9] izenekoa, ditu.

Kultura

Sohütako Jean Pierra Behocaray[10] (Ahotsak[11] proiekturako)

Euskara

Zuberera bertako berezko euskalkia da, Pettarrako aldaera[12][13] zehazki, eta gaur egun herrian ikastola eta bertso-eskola bana ditugu.

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Sohütar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3. Pierre de Marca: "Histoire de Béarn"
  4. Bearnoko notarioa zen Luntzen kontratuak - XIV. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. XVII. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. 2010ean hila. Ikus Herria, 3045. zkia.
  8. 2010ean Etxetto auzapezaren heriotzaren ostean kontseilariek hautatua. Ikus La République des Pyrénées. Etxebarreko Nathalie Irigoienen ostean andrazkoa den Zuberoako bigarren auzapeza.
  9. Lycée du pays de Soule
  10. «Behocaray, Jean Pierra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  11. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  12. «Pettarrakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  13. «Sohüta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).

Kanpo estekak

  • Joseba Aurkenerena: Sohütako maskaradak eta bühamina paregabeak[1]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q274861
  • Commonscat Multimedia: Chéraute / Q274861
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Sohüta

  • Identifikadoreak
  • BNF: 152700119 (data)
  • Lekuak
  • OSM: 2698742
  • INSEE: 64188
  • Wd Datuak: Q274861
  • Commonscat Multimedia: Chéraute / Q274861
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Sohüta
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  • i
  • e
  • a