Txiribi

Txiribi
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaPastinaca
Espeziea Pastinaca sativa
L.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakparsnip (en) Itzuli

Txiribia edo pastinaka[1] (Pastinaca sativa L. subsp. sativa) landare belarkara biurtekaria da, sustrai mamitsukoa, Apiaceae familiakoa. Antzina, asko landatzen zen barazki edo bazka landare gisa. XVIII. mendea arte oso garrantzitsua izan zen, azenarioa eta patatak lantzen hasi ziren arte. Egun, ekoizpen txikia du, Britainia Handia, Eskandinavian eta Ipar Afrikan izan ezik.

Txiribia boli kolorekoa izan ohi da, azenarioaren antzeko itxura du eta zapore gozo samarra.

Lore ginbaildunen familiako belar landare usaintsua da, 30-100 cm luzea, zurtoin iletsua eta zuta duena. Apioaren antzeko hostoak, ginbail modura eratutako lore txiki horixkak eta fruitu biribil zapalak izaten ditu. Sustrai mamitsuak eta jateko onak ditu. Belardi lehor samarretan, landu gabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da.[2]

Taxonomia

Pastinaca sativa espeziea Carl von Linné suediar naturalistak definitu zuen 1753an[3].

Azpi-espezieak
  • Pastinaca sativa subsp. sativa
  • Pastinaca sativa subsp. sylvestris (Mill.) Rouy & E. G. Camus
  • Pastinaca sativa subsp. urens (Req. ex Godr.) Celak
  • Habitus
    Habitus
  • Hostoa
    Hostoa
  • Fruituak
    Fruituak
  • Fruitu eta haziak
    Fruitu eta haziak

Erreferentziak

  1. Txiribi agertzen da Elhuyar eta Euskalterm hiztegietan, pastinaka Zehazki eta Nolaerran hiztegietan
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lineo 1753, Sp. Pl., éd. 1 : 262

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q188614
  • Commonscat Multimedia: Pastinaca sativa / Q188614
  • Wikispecies Espezieak: Pastinaca sativa

  • Identifikadoreak
  • GND: 4173507-9
  • LCCN: sh85098316
  • NKC: ph361974
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 27116
  • BioLib: 40333
  • Dyntaxa: 219697
  • EOL: 581528
  • Fl. China: 200015712
  • GBIF: 8262702
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=27018
  • IPNI: 845768-1
  • ITIS: 29795
  • NCBI: 4041
  • PlantList: kew-2403590
  • W3TROPICOS: 1700175
  • USDA Plants: PASA2
  • VASCAN: 2626
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 5747I4VF3M
  • Wd Datuak: Q188614
  • Commonscat Multimedia: Pastinaca sativa / Q188614
  • Wikispecies Espezieak: Pastinaca sativa