Ugutz Robles-Arangiz

Ugutz Robles-Arangiz

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBidarte, 1939ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 2022ko maiatzaren 12a (83 urte)
Familia
AitaManu Robles-Arangiz
Anai-arrebak
ikusi
  • Estitxu
    Irkus Robles-Arangiz
    Iker Robles-Arangiz
    Alatz Robles-Arangiz
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Ugutz ezkerrekoa da Soroak laukoaren argazki honetan.

Ugutz Robles-Arangiz Bernaola (Bidarte, 1939ko urtarrilaren 10a - Beskoitze, 2022ko maiatzaren 12a) antzezle, umoregile[1], dantzari eta musikaria izan zen. Kultura arlo anitzetan aritua, besteak beste Euskal Kantagintza Berriaren sorreraren parte ere izan zen, Soroak laukoteko kide zenean.[2] Manu Robles-Arangiz eta Luisa Bernaolaren hamaika seme-alabetako bat zen.[3]

Biografia

Bidarten jaio zen 1939ko urtarrilaren 10ean; haurtzaroa Beskoitzen pasatu zuen eta herri hori zuen bizitzako kokaleku nagusia.

1952an familia osoa Bilbora joan zen; hor bere artezaletasuna lantzen hasi zen, geroago egin zuen bezala, hainbat esparru jorratuz: marrazketa ikasi zuen Artes y Oficios eskolan; antzerkian aritu zen Txinpartak taldean egun Euskaltzaindiaren egoitza den lekuan Gabriel Aresti, Alfontso Irigoien, Xabier Peña eta beste batzuekin; dantza ere landu zuen Olaeta taldean; eta kantuan Soroak laukoarekin, non lehen tenor aritu zen.

1960an arrazoi politikoengatik bi anaia zaharrenak atxilotu zituzten eta Beskoitzera itzuli behar izan zuen Iker anaiarekin; biek Beskoiztarrak antzerki taldea sortu zuten herriko gazteekin eta lehen urtean Sorginak Etxaburun lana eman zuen. Bai artearen munduan, bai abertzaletasuna bultzatuz, lan handia egin zuen. 1968an Piarres Larzabalek idatzi eta Telesforo Monzonek zuzendutako Matalas antzezlanean esku hartu zuen, besteak beste Kristiane Etxaluz, Daniel Landart idazleekin eta Xanpun eta Txomin Ezponda bertsolariekin batera.

Lanak arrakasta handia izan zuen eta hori dela eta Daniel Landarten ekimenaz Euskal Antzerkilarien Biltzarra sortu zen; Ugutz Robles-Arangiz hasieratik partaidea izan zen. Geroago Zazpiribai ikuskizunean parte hartu zuen Patxika Erramuzpe, Lurdes Iriondo, Pantxoa Karrere, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Peio Ospital, Manex Pagola eta Iñaki Urtizberearekin.

1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetan hainbeste jai eta ekitalditan ibili da txiste kontalari, aurkezle, umorista eta abar, bere kultura ezaguera zabalen laguntzaz. ETBko Goraintzi saioan ere aritu zen.

Ostalaritzan ere aritu zen Beskoitzen, Ama-Lur jatetxean.

2022ko maiatzaren 12an hil zen, iktus bat izan ondoren.[4][5]

Erreferentziak

  1. Amonarriz, Kike. «Ugutz, kulturgintzan eta umoregintzan aitzindari» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  2. (Gaztelaniaz) Robles-Arangiz, Irkus. (2020-06-03). ««Euskal kantagintza berria»» naiz: IRITZIA (Naiz-eus) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  3. Astiz, Iñigo. «Ugutz Robles-Arangiz hil da, 83 urterekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. «Ugutz Robles-Arangiz zendu da» EITB 2022-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  5. «Ugutz Robles-Arangiz zendu da, 83 urterekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa Berria egunkarian (2016ko abuztua)
  • Elkarrizketa (2010eko iraila) Argian.
  • (Gaztelaniaz) Ugutz Robles-Arangiz Euskomedian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268520
  • Commonscat Multimedia: Ugutz Robles-Arangiz / Q12268520

  • Wd Datuak: Q12268520
  • Commonscat Multimedia: Ugutz Robles-Arangiz / Q12268520