Völklingengo burdingintza

Völklingengo burdingintza1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Völklingengo burdin lantegia

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 687
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Völklingengo burdingintza izenarekin (alemanez Völklinger Hütte) UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Sarre estatuko Völklingen hiriaren ondoan dagoen burdin lantegia.

XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran eraiki eta hornitu zen eta gaur egun oraindik garai hartako makinek bertan diraute. Horrek egiten du berezi, izan ere mendebaldeko Europan eta Ipar Amerika osoan ez baita horrelako beste lantegirik ezagutzen.

Historia

1873an hasi zuen lantegiaren eraikuntza Julius Bruch ingeniariak baina diru arazoak zirela eta lehenengo labe garaia ez zen 1876 arte ezarri.

Inbertsio bikaina izan zen, izan ere 1890 urterako Völklingengo lantegiak Alemania osoan altzairuzko biga gehien ekoizten baitzituen. 1898 eta 1899 artean erregai gisa gasolina erabiltzen hasi ziren.

Hainbat produktu egiten ziren 1911ean Völklingenen, hala nola, altzairu eta burdinezko piezak, ongarriak, amoniakoa, benzina eta errekuntzako beste hainbat azpiproduktu.

Bigarren Mundu Gerraren garaian Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia eta Sobietar Batasuneko presoak aritu ziren lanean oso baldintza txarretan. Gerra bukatu zenean Frantziak agintzen zuen Sarre estatuan eta orduan lantegian 17.000 langile zebiltzan.

Turismoa

Lantegiak 1986an ixti zituen ateak eta 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Gaur egun 100.000 turista inguruk bisitatzen dute urtero. 2004ean Ferrodrom® - adventure world of iron (Ferrodrom® - burdingintzaren abentura) ibilbidea eratu zuten.

Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Alemanez)(Frantsesez)(Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q127754
  • Commonscat Multimedia: Völklingen Ironworks / Q127754

  • Wd Datuak: Q127754
  • Commonscat Multimedia: Völklingen Ironworks / Q127754
  • i
  • e
  • a
Iparraldea
Alfeldeko Fagus lantegia  • Berlingo eraikin modernistak  • Museumsinsel (Museoen uhartea), Berlin  • Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak  • Bremen: udaletxea eta Errolanen estatua  • Rammelsbergeko meategiak, Goslarreko hirigunea eta Harz Gaineko ur-sistema  • Hildesheim: Santa Maria katedrala and San Migel eliza  • Lübeckeko hirigune hanseatikoa  • Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak  • Wadden itsasoa1
Erdialdea
Weimar eta Dessauko Bauhaus  • Dessau-Wörlitz lorategia  • Eisleben eta Wittenbergeko Luteroren memorialak  • Muskau parkea2  • Quedlinburgeko eliza, gaztelu eta hirigune historikoa  • Wartburg gaztelua  • Weimarreko eraikin klasikoak
Mendebaldea
Akisgrango katedrala  • Augustusburg eta Falkenlust jauregiak  • Karolingiar westwerk eta Corveyko civitas  • Koloniako katedrala  • Messeleko aztarnategia  • Rhin Garaiko harana  • Spirako katedrala  • Treveris: Porta Nigra, anfiteatroa, Terma Inperialak, San Petriren katedrala eta Andre Mariaren Eliza  • Völklingengo burdingintza  • Zollverein ikatz-meategiaren industriagunea
Hegoaldea
Lorscheko abadia eta monasterioa  • Bambergeko hirigunea  • Erromatar Inperioaren Mugak:3 Limes Germanicus  • Maulbronngo monasterioa  • Ratisbonako hirigunea  • Reichenau monasterio-uhartea  • Wiesko eliza  • Würzburgeko jauregiko lorategi eta egoitza  • Alpeen inguruko palafito prehistorikoak4
1 Herbehereekin batera • 2 Poloniarekin batera • 3 Erresuma Batuarekin batera • 4 Austria, Frantzia, Italia, Eslovenia eta Suitzarekin batera