Vincenzo Viviani

Vincenzo Viviani

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1622ko apirilaren 5a
HerrialdeaToskanako Dukerri Handia
HeriotzaFlorentzia, 1703ko irailaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekuaSanta Croce
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaEvangelista Torricelli
Galileo Galilei
Doktorego ikaslea(k)Isaac Barrow
Hizkuntzakitaliera
latina
Irakaslea(k)Galileo Galilei
Evangelista Torricelli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Isaac Barrow
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, astronomoa eta zientzialaria
KidetzaRoyal Society
Accademia della Crusca

Vincenzo Viviani (Florentzia, 1622ko apirilaren 5a - Florentzia, 1703ko irailaren 22a) italiar matematikaria eta fisikaria izan zen, Torricelli-ren ikaslea eta Galileo-ren laguntzailea.

Biografia

Vincenzo Viviani —Jacopo di Michelangelo eta Maria Alamanno del Nente deitzen ziren gurasoak, Toskanako aitoren etxeetakoak biak— Florentzian jaio zen, 1622. urtean. Jesuiten eskola batean ikasi zuen, non, ikasle bikaina izateagatik, Fernando II.a Medici duke handiak beka bat eman zion matematikako liburuak eros zitzan. Torricelli izan zuen tutore, eta Fisika eta Geometria ikasi zituen berarekin. 1639an, 17 urte zituela, Galileorekin hasi zen lanean, eta ezagutzen den hari buruzko lehenengo biografia idatzi zuen. Vivianik, gainera, berridatzi egin zituen Arkimedesen eta Euklidesen idazkiak. 1661ean, geroago Foucault-en pendulua izenarekin ezaguna izango zen saiakera idatzi zuen, Léon Foucaultek esperimentu hori zehatz formulatu eta frogatu baino ia 200 urte lehenago. 1666an, Fernando II.a Mediciren gortean sartu zen Viviani, matematikari.

Ilargiko krater bati Viviani izena jarri zioten haren omenez.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincenzo Viviani Aldatu lotura Wikidatan
  • O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F.. «Vincenzo Viviani» MacTutor History of Mathematics archive. St Andrews Unibertsitatea http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Viviani.html..
  • (Ingelesez) Viviani's Theorem
Persondata
Izena
Ordezko izenak
Deskripzio laburra italiar zientzialaria
Jaiodata Apirilaren 5, 1622
Jaiolekua Florentzia
Hildata Irailaren 22, 1703
Hillekua Florentzia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q318037
  • Commonscat Multimedia: Vincenzo Viviani (astronomer) / Q318037

  • Wd Datuak: Q318037
  • Commonscat Multimedia: Vincenzo Viviani (astronomer) / Q318037