Virgo superkumulua

Virgo Superkumulua eta bera osatzen duten galaxia-taldeak edo kumuluak, horien artean gorriz idatzita dago Talde Lokala.

Virgo Superkumulua edo Superkumulu Lokala (ingelesez Local Supercluster edo LS) Talde Lokala eta beraz, gure galaxia barne hartzen dituen galaxien superkumulua da. Superkumulua ehun talde eta galaxia-kumuluek osatzen dute eta Virgo kumulua du ardatz, superkumuluaren erdigunetik hurbil kokatuta. Talde Lokala Virgo kumuluaren izkinatik hurbil dago.

Virgo superkumuluaren luzera 33 megaparsec ingurukoa da, hau da, 107 milioi argi-urtekoa. Balio hori Talde Lokalaren luzerarenarekin ordezkatuz gero, superkumuluaren tamaina izugarriaz jabetuko gara, izan ere Talde Lokalak megaparsec bakarreko luzera du, gehien jota. Hala ere, Unibertso behagarrian mota honetako milioika superkumulu aurki daitezke.

Galaxien mugimenduaren gainean eragiten duen indar grabitatorioa neurtuz, Virgo Superkumuluaren masa zenbatekoa den jakin dezakegu eta, gutxi gorabehera, 1015 eguzki masa dituela ondorioztatu dute zientzialariek, hau da, 2 × 1046 kilogramo. Haatik, halako masarekin izan beharko lituzkeen izarrek sortuko luketen distira errealitatean sortzen dena baino askoz handiagoa izan beharko lukeenez, superkumulua hein handi batean materia ilunak osatzen duela uste dute zientzialariek.


Lurraren kokalekua espazioan
Kokapena
Lurra Eguzki-sistema* Izarrarteko Hodei Lokala Burbuila Lokala Gould gerrikoa Orion besoa Esne Bidea Esne Bidearen azpitaldea Talde Lokala Virgo superkumulua Laniakea Unibertso behagarria Unibertsoa
Ikus, gainera
Lurraren kokalekua unibertsoanAstronomiaAstronomiaren historiaMultibertsoa (*)Eguzki-sistemaren barnean badaude beste hainbat eremu zenbaitetan zehaztuak izaten direnak gure planetak unibertsoan duen kokalekua adierazterakoan. Eremu hauen inguruko informazioa esteka honetan duzu.
  • i
  • e
  • a
Kokapena
The Milky Way Galaxy
The Milky Way Galaxy
Erdigune galaktikoa
Beso kiribilak
  • Carina–Sagittarius
  • Norma–Cygnus
  • Orion–Cygnus
  • Perseus
  • Scutum–Centaurus
Satelite galaxiak
Magallaesen Hodeiak
Zerikusia
Astronomia ataria

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q175760
  • Commonscat Multimedia: Virgo Supercluster / Q175760

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Astronomia
  • SIMBAD: NAME LOCAL SUPERCL
  • Wd Datuak: Q175760
  • Commonscat Multimedia: Virgo Supercluster / Q175760