Walter M. Elsasser

Walter M. Elsasser

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMannheim, 1904ko martxoaren 20a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBaltimore, 1991ko urriaren 14a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea, biologoa, geophysicist (en) Itzuli eta meteorologoa
Enplegatzailea(k)Utahko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Jasotako sariak
ikusi
  • Arthur L. Day Medal  (1979)
    Zientzia Domina Nazionala  (1987)
    Carl Friedrich Gauss Medal  (1977)
    William Bowie Medal  (1959)
    Fellow of the American Physical Society
    John Adam Fleming Medal  (1971)
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Walter Maurice Elsasser (Mannheim, Alemania, 1904ko martxoaren 20a - Baltimore, AEB, 1991ko urriaren 14a) Alemanian jaiotako Estatu Batuetako fisikaria izan zen.

Biografia

Göttingenen egin zituen fisikako ikasketak eta Parisera joan zen ondoren, fisika nuklearrari buruzko ikerketak egitera. Irakasle jardun zuen Frankfurten, Parisen eta Kalifornian. 1940. urtean Estatu Batuetako herritasuna eskuratu ondoren, Pennsylvania, Utah, Kalifornia eta Marylandgo unibertsitate ospetsuenetan egon da irakasle.

Ikasle zela, kristalezko gaiek elektroi sorten difrakzioa eragiten dutela iragarri zuen. Beste hainbeste frogatu ahal izan zuen, aurkitu berria zen neutroia ikertu ondoren. Hans Bethek, Nobel saridunak, bere aldetik egin zuen bezala, Elsasserrek guztiz ikerketa baliotsuak egin zituen neutroien eta atomo-nukleoen elkarren arteko eraginei buruz.

Bestalde, lan garrantzitsuak eskaini ditu magnetismoaren sorburuari eta ezaugarriei buruz. Teoriaren alorrean, liburu interesgarriak idatzi zituen fisikaz, kuantuez, mekanikaz eta biologia-zientziez, eta elkarren arteko loturari buruz: The Physical Foundation of Biology (1958, "Biologiaren oinarri fisikoak"), Atom and Organism (1966, "Atomoa eta organismoa"), The Chief Abstractions of Biology (1975, "Biologiako abstrakzio nagusiak").

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64550
  • Commonscat Multimedia: Walter Maurice Elsasser (physicist) / Q64550

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 97795843
  • ISNI: 000000010927900X
  • BNF: 13592453g (data)
  • CANTIC: a11320837
  • GND: 116459808
  • LCCN: n85807515
  • NKC: ola2002161263
  • NLA: 35063167
  • SNAC: w62v2pv9
  • SUDOC: 050519425
  • BIBSYS: 90257181
  • UB: a1269009
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01738/eu_e_1292/e1292
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q64550
  • Commonscat Multimedia: Walter Maurice Elsasser (physicist) / Q64550