Zalatanbor gaztelua

Zalatanbor gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′05″N 2°01′43″W / 42.66792°N 2.02861°W / 42.66792; -2.02861
Map
Arkitektura

Zalatanbor gaztelua Lizarran zegoen gaztelua izan zen. Belmetzer gazteluarekin batera hiria defendatzen zuena.

Historia

Gazteluaren lehendabiziko aipamen historikoa 1024koa da, noiz Ximeno Ogaitz "Lizarrara" izeneko gazteluaren tenente edo jauna zen. Lizarrako harkaitzetan kokatutako gotorlekuak XIII. mendean Zalatanbor izena hartu zuen.

Nafarroako Erresuma defendatzeko leku ezin estrategikoagoa izan zen hasiera hasieratik: 1203an Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Alfontso IX.a Leongoak erresuma eraso zutenean, Lizarran jarri zuten arreta. Hala ere, Diego Lopez II.a Harokoak eutsi eta setioa utzi behar izan zuten[1]. Rodrigo Ximenezen esanetan, orduko hiria “nafarren gunerik nobleena” izan zen. Gaztelarrek berriro hainbat aldiz saiatu ziren gaztela lortzea.

1276an, defentsan laguntzeko, Belmetzer gaztelua eraiki zuten. XIII., XIV. eta XV. mendeetan erregeek bertan bizi ziren. Martin Peritz Lizarrakoa hargin-maisuak berrikuntza lanak zuzendu zituen 1430ean[2]. Hala ere, azken mendean gotorlekuaren egoera hain zen txarra ezen Gerra Zibilean bertoko nobleen jauregitan ostatatu baitzituzten.

1512ko Nafarroako konkistan, gaztelarrek gaztelua hartu eta behin betiko mantendu zuten. 1572ra arte iraun zuen, noiz Filipe II.a Espainiakoak leherrarazi egin eta Iruñeko zitadela eraiki zuen[3].

Gune arkeologikoa

2000. urtean aztarnategi arkeologiko bilakatu zen eta hiru fasetan egin zutela topatu dute[1]: X. edo XI. mendeko jatorrizko dorrea, XII. mendeko gotorleku berria eta XIII. eta XVI. mendeen arteko lanak. Fase bakoitzak material ezberdinak erabili zituen.

Erreferentziak

  1. a b Euskonews: Zalatanbor, Gaztelu estrategikoa
  2. Martín Périz de Estella. Real Academia de la Historia.
  3. Ruiz, Erkuden. (2009-08-27). «Gaztelu zuriaren itzalean» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q430566
  • Commonscat Multimedia: Castle of Zalatambor / Q430566

  • Wd Datuak: Q430566
  • Commonscat Multimedia: Castle of Zalatambor / Q430566
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gaztelua • Zalatanbor gaztelua • Zarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa