Ziklo historikoa

Sakontzeko, irakurri: «Irlandar mitologia»
Mitologia zelta
Mitologia gaelikoa
  • Irlandar mitologia
  • Ulsterko zikloa
  • Fenian zikloa
  • Ziklo mitologikoa
  • Ziklo historikoa
  • Tuatha Dé Danann
  • Eskoziar mitologia
Mitologia bretoia
  • Bretainiar mitologia
  • Galestar mitologia
  • Mabinogion
  • Trioedd Ynys Prydein
  • Taliesinen liburua
Arturiar zikloa
  • Bretainiako materia
Erlijioa
  • Druida
  • Bardoa
  • Vate
Zelta jaiak
  • Samhain
  • Calan Gaeaf
  • Imbolc
  • Gŵyl Fair
  • Bealtaine
  • Calan Mai
  • Lughnasadh
  • Calan Awst
  • i
  • e
  • a

Ziklo Historikoa edo Erregeen Zikloak Irlandako literaturako Antzinaroko eta Erdi Aroko testu multzo bat da. Erdi Aroan, Irlandako bardo edo gorteko olerkarien eginkizuna izan ohi zen babesle zituzten erregeen familia eta genealogiaren historia erregistratzea, olerkien bidez. Mitologia eta —neurri handiagoan edo txikiagoan— historia nahasten zituzten. Ateratzen ziren kontakizunek Ziklo Historikoa delakoa osatzen dute, edo zuzenago esanda Zikloak, beren artean independente diren kontakizun sailak baitira.

Ziklo Historikoan ageri diren erregeak mitologikoak eta historikoak dira. Adibidez, Labraid Loingsech errege ia mitologikoa ageri da, K. a 431. urtean Irlandako errege nagusia (Ard Rí) izan omen zena; bestalde, erabat historikoa den Brian Boru erregea ere ageri da. Hala ere, Ziklo Historikoan loria eta ospe gehien duen kontakizuna Buile Shuibhne («Sweeneyren beroaldia») delakoa da, hitz lauz eta neurtitzez osatutako XII. mendeko ipuina.

Suibhne (edo Sweeney) Dál nAraidi erresumako erregea zen. San Ronanek madarikatu egin zuen, eta erdi gizon erdi hegazti itxurako izaki bihurtu zen. Bere bizi guztia basoetan bizitzera kondenatua izan zen, bere gizaki lagunetatik ihesi. Kontakizun horrek orainaldiko irlandar olerkari askoren irudimena piztu du.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2577451
  • Wd Datuak: Q2577451


Mitologia zelta

Irlandar mitologia: Ulsterko zikloaFenian zikloaZiklo mitologikoa • Ziklo historikoa • Tuatha Dé DanannFomoréCúchulainnClurichaunTáin Bó CúailngeLebor Gabála ÉrennFionn Mac CumhaillFiannaOisínLeprechaunTír na nÓgBansheeFir BolgDeirdreBran mac Febal • Amergin • Far darrig • Conmáel • Dagda • Daurblada • Dian Cecht • DullahanEber Finn

Eskoziar mitologia: Ulsterko zikloa • Finn eta Fianna • Dál Riata

Galestar mitologia: Mabinogion • Mabinogiko lau adarrak • Lludd eta Llefelys • Culhwch eta Olwen • Taliesinen liburuaGalestar triadak

Bretainiar mitologia: AnkouYs • Korrigan • Bugul Noz • Annard Noz • Morgen

Arturiar zikloa: Bretainiako materiaArtur erregeMerlinLantzelotExkalibur

Zelta jaiak: SamhainImbolcBealtaineLughnasadh

Beste batzuk: DruidaBardo • Vate